Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
Bertsoa entzun |
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mundu honetan bizi
gara danok di-da
planeko ehun argazki
selfietik selfiera*
nahiz gero oroitzea
sarri dan desira
beitzeari emoten
al jako segida?
Egungo neurrira
azkenean jarri naz
atzera begira
ta ez nebazanak nahi be
agertu dira. (bis)
Aittittegaz portuan
makina bat trago
Enekogaz parranda
joan baino lehenago
ez dagoena beitzea
eiten da arraro
baina ahaztu ezin da
bestela akabo
gaur halantxik nago
dodaz sekula baino
argazki gehiago
ta oroitzapenak inoz
baino gitxiago. (bis)
Argazkia ataten da
hartzeko gerora
nahiz ta alperrik ez dan
pasatzen denpora
joandakorik ez da
bueltatzen lehengora
beraz, mobila kendu
ta izartzea hoba
sarri baita droga
argazki bat ta beste
ez doa inora
aurrez begiratzea
hoba izango da (bis)
*Bertsolariak “selfitik selfira” ahoskatu du
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra