Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Saioa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolariak / Egileak
Arrizubieta, Aroa
Otamendi, Asier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gazte Asanbladako kideak zarete. Asier, jende ezberdina erakartzeko gaztetxean ekintza ezberdinak antolatu behar direla uste duzu. Aroak ez du beharra ikusten. Asier hasita hiruna bertso hamarreko txikian.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Asier Otamendi
Gazteak eta zaharrak
ditugu bi mundu
gaztetxean badabil
gaztea seguru
ekintza gehio egin
hauxe da helburu
denetako jendea
ikusiko dugu
Otamendi bertsota`
ekarri behar dugu!

Aroa Arrizubieta
Zuk hori nahi zenuke
eta nik ez dut nahi
asanbladan oraingoz
gaudelako alai
Otamendi pentsatzen
zabiltza eta, ai!
Hori ekarriz gero
kantatzera lasai
gazteak joango dira
ta zaharrak ere bai!

Asier Otamendi
Danak joango dira
gauza logikoa
Otamendi utzi duzu
hor erdi itoa
beraz gazteak badu
bere meritoa
horrekin esan duzu
Aroa, nahikoa:
Viñaspren hip-hopakin
ziur exitoa!

Aroa Arrizubieta
Nahiz zaharrak ekartzea
den zure desira
bilatu behar dugu
hormetan disdira
beraz ez zaitez jarri
bertsoei begira
guk lanean jarraituz
agian aski da
interesa badute
etorriko dira!

Asier Otamendi
Gazteak ez dira hemen
interes bakarrak
batu behar ditugu
guk lehengo indarrak
ikusiz gizarte honek
dituen beharrak
kontatzeko lehengoko
istori ta abarrak
ekarri behar ditugu
iraultzaile zaharrak!

Aroa Arrizubieta
Baina gaurkoak ere
nahiko onak gara
beraz, orainean jarri
zazu begirada;
nahiz badakidan dela
Gazte Asanblada
nahiz noizbehinka antolatu
guk ekintzak, hara:
iraultza egiteko
lan egin behar da!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra