Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Paula Amilburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Saioa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolariak / Egileak
Amilburu, Paula
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gero eta zailago egiten zaizu zuretzako denbora hartzea.

Deskribapena

Doinua
Lumak ezin nindezakeen
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Paula Amilburu

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txikitan amatasuna
neri ezidaten azaldu
ta hogei urtetxorekin
enuen denbora galdu
orain batetik bestera
umeak mila enkargu
ta etxeko lan guztitaz
ni egin beharra kargu
aspaldian sentitzen naiz
familiaren esklabu
beti beste norbaitekin
nire dutxa orduan salbu!
Denbora ez da niretzat
ez naiz ni, ta dena da gu! (bis)

Etxean beti entzuten dut
“Non zaude? Etorri ama!”
Eta denbora librerik
ez da iristen nigana
ostiralez eginda ere
lagunekin nire plana
beti kanzelau beharra
beti da etxean drama
hala ere ez dut ukatzen
nire umeek emana
sentitzen ditut nireak
ta direla nire dana
damu dut amatasunan
amua irentsi izana! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra