Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Aroa Arrizubieta
Bertsoa entzun |
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Aroa Arrizubieta
Neurria:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aroa Arrizubieta
Haur-eskolako panpinak gara
eta ene, zer meritu
gurekin egin dituztelako
haurrek pila bat delitu!
Eta orain joan dira
gu biok hemen tira
beharko gara gelditu
eta gainera ez dizkigute
euren listuak garbitu! (bis)
Manex Agirre
Zer esan duzu, Aroa, barka
ez naiz ondo enteratu
ume bat neukan belarri ertzean
kolpatu eta kolpatu
begi bat dut irtenda
zutik, ezin sostenga
ia-ia ez dut kontatu
ni naiz gerrako beterano bat
ta gerra ez da bukatu! (bis)
Aroa Arrizubieta
Eta oraindik gerra pila bat
beharko digute eman
zertarako ta, ume mokoak
hemen ondo pasa dezan.
Baina hemengo dena
aitortzea onena
denbora asko generaman
hoberena da ez gaituztela
haien etxera eraman. (bis)
Manex Agirre
“Agian beste ametsgaizto bat”
pentsatu behar zenuke
nik behintzat ez dut euren etxera
joan nahi bizitzan truke
gure eskubideak
zapaltzeko libreak
direla baitute uste
igual panpinen sindikatu bat
montatu behar genuke! (bis)
Aroa Arrizubieta
Egia esan ideia ona
dela pentsatzen dut, bitu!
Ez baigaituzte lehen esan gisa
hauek asteetan garbitu
nahi dituzte txutxeak
nola ez pelutxeak
eta gu bertan txikitu
baloi atzean ezkuta zaitez
inork ezaitzan aurkitu! (bis)
Manex Agirre
Komunera joan ta eman agian
urari hiruzpalau trago
tortura mota gogor hau ez da
izan behar luzeago!
Baloi atzean gorde
agian dugu hobe…
Ba, ni, seguru ez nago
Aroa saiatu deskantsatzen
ta astelehenean gehiago. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra