Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre
Bertsoa entzun |
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre
Neurria:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etxeko beste lau loretxoak
ditut gogoan batetik
Xabi, patxo bat! Ta bertso eskola
ere etorri zait bestetik
eroso nago txapeldunorde
dena begituz ertzetik
“Aupa Aroa!” Ze plazerra den
zu etortzea atzetik
nik txapelketa hemen uzten dut
badu zati bat tristetik
baina zuek lasai, ez naiz egongo
isilik ta ahapetik
gauza ederrenak beti irtetzen
dira itzalen artetik! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra