Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Saioa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolariak / Egileak
Robles, Sarai
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gizarte langileak zarete, zuen erabiltzailea den emakume batekin hitzordu bat duzuen bakoitzean bere senarra berakin etortzen da. Ez dio hitzordura bakarrik sartzen utzi nahi izaten.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles, Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Robles
Beti etortzen zaigu senarra
bere eskutik helduta
ta haserrea handitzen ari
zait barruan hitzorduka
aurtoritate falta al dugu?
Arazoa ezin uka.
Guk ere etorri behar al dugu
udaltzainak lagunduta?

J. Soto
Udaltzain batek lagun lezakeen
nola ez nagoen ziur
saia gaitezen gu buruz buru
nahiz ordu t`erdi den labur
asteartero, asteartero
etortzen zaigu Amaiur
eta atzetik bere itzala
zer kontatuko dun beldur.

S. Robles
Ordu ta erdi prestatzekotan
mila lan ordu gaubela
eginak gaude ta Julio uste dut
hala ere gutxi dela
beti ondoan etortzen bada
ez da konponduko bela
nola azaldu bere arazoa
igual ondoan duela.

J. Soto
Bera bakarrik etor dadila
horrek dauka garrantzia
lasai ein dezan bere aitorpena
atera dezan antsia
osteguneko greba eguna
nahiz ez daukagun ahantzia
gizonek nahasi egiten dute
zaintza ta bigilantzia.

S. Robles
Gizontasuna aipatu duzu
oinarria hau ote da?
Azken finean gu ere beti
egoten gara batera
hitzorduari hartu ezkero
gaur aurrekoen tankera
ni berarekin utzi eta zu
senarrarekin atera.

J. Soto
Zigarro baten aitzaki hortan
irekiko dut ataka
esango diot. “etorri zaite”
irtengo gara eta taka!
Zu bitartean Amaiurrekin
hasi hitzari tiraka
zer gertatzen den jakingo dugu
pixkanaka, pixkanaka.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra