Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Saioa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolariak / Egileak
Alkaiza, Saioa
Sanjurjo, Josu
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Josu langilea eta Saioa nagusia zarete, Josu komunean telefonoz zure lagun bati Saioarekin izan duzun amets erotikoa kontatzen ari zarela Saioa nagusia irten da ondoko komunetik.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sanjurjo
Nolako sekretuak
komunaren jiran
gaua pasatu dut ta
zurekin dilindan
zure gorputzarekin
goxoki desiran
soldata eta guzti
igotzen zenidan. (bis)

S. Alkaiza
Pauso honetan jeitsi
beharko dizut ziur
botereak mistika
ez daukanez labur
baina ez dut ezer entzun
esaten dut agur
aiba turno bikotza
tokatzen zaizu gaur! (bis)

J. Sanjurjo
Hori entzun ta gero
turnoa seguru
egia aitortu dut
ta zenbat apuru
soldata igotzea
nuen nik helburu
baina ametsak soilik
ametsak ditugu. (bis)

S. Alkaiza
Zigor ere bihurtu
ahal zaizu ametsa
ta tori lan doblea
ta kopeta beltza
Wolkswagenean gaude
ikustea erreza
nere ondoan dago
benetako pieza. (bis)

J. Sanjurjo
Komunaren bueltan nik
ur beroz ze lurrun
baina gaur nagusia
etorri da zurrun
turno doblea daukat
nik libretik urrun
kontuz egon zuk gero
zer amesten duzun. (bis)

S. Alkaiza
Latigoa ametsean
ta ipurdian txispa
hankaz gora jartzen nun
ia dindilizka
ta orain hemen egurra
eta ez erdizka
nabar da zarela
nahiko masokista. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra