Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua: Zer egin gure baitan
desira piztean?
Ba begiak ireki
begiak ixtean
ta aipatu bezela
Xabatek bestean
beti aurrera egin
lotsatzen hastean.
Puntua: Eragiten duena
da hain indartsua!
Desioa sentitzen
bada ze luxua!
Nork ez du maite egun
nahiz une sutsua?
Nik gaur zuen aurrean
hartu nahi dut sua.
Puntua: Logikaz kanpokoa
izaten da sarri
Logikak ez du ez aho
eta ez belarri
nahiz ta batzutan mozten
garen izugarri
desirari ezin zaio
mugarikan jarri.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra