Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua: Besarkada bat ote
da keinu hurbila?
Besoak zabaldu ta
egin borobila
sarri ibiltzen gara
holakoen bila
ta gaurkoan poztasun
oinarri dadila.
Puntua: Botikarik onena
dugu besarkada
ta ederra zu noizbait
gaixotzen bazara
bikote edo lagun
seme edo alaba
gertuko ditugula
poztekoa hara.
Puntua: Beti ez dira hartzen
ordea gustura.
Batzutan nahi ez denak
emanda heldu da
harri ukatu hortaz
a ze abentura!
Eman ta jasotzea
da gure ardura.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra