Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Josu Sanjurjo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Saioa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolariak / Egileak
Sanjurjo, Josu
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure alaba alpinista da. Urte luzez Pirinioetan eta inguruko mendietan ibili ondotik Himalayara doa. Aireportuan utzi berri duzu.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Josu Sanjurjo


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


“Annapurnara nijoa, aita”
neri idortu zintzurra
mendigoizale atera baitzait
abenturera ziurra
hantxe joan da Katmandurantza
kendu nahi omen zuen arantza
ta bide berri bat urra
baina arriskua dagon lekuan
egoten denez makurra
agurtu eta muxu goxo bat
dardarka hasi da lurra
bera joan da ametsen bila
baina mesedez buelta dadila
berak buruan gailurra
ta etxean ze beldurra.

Tikatu berri bere motxila
barrurantza doa mantso
ta bapatean negar malkoka
antsietateak eraso
gutstoko baitu Iñaki Otxoa
baina ze une deserosoa
pasatu gaur eta atzo
gustoko ditu abenturak ta
izan mendi zein itsaso
baina azken hau haundiegia
ez al du hartu akaso?
Berriz joan naiz bueltan etxera
negar malkoka nago lehertzera
tartean zenbat arazo
ze ba izan nintzen guraso.

Gure bizitza mugatzen baita
arriskuko harremanez
aita on batek eguna pasa
du disgustoak emanez
beraz pentsatu behar dut baikor
nahiz ta izango den nahiko gogor
izan ongi zein izan ez
nahiz eta herri hontan zauria
izan dugun iraganez
nik maite dut ta apoiatuko
dut beti itxaropenez
beraz alaba asko gozatu
abentura bat ongi osatu
izan zuk edozein amets
nik erranen dizut baietz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra