Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ehun metro ziren ehun metro soilik
nire hanken prezioa
bestuarioan sartu ohi nintzen
eta argi desioa
ohartzerako bukatu ohi zen
pista hartan sesioa
hura zen obsesioa
niregan ze presioa
eta ez dakit hanka nekatu
haiek al ziren zioa
baina guztia lortuagatik
heldu zen depresioa. (bis)
Eta min hori gerora ere
joan izan zen indartzen
nahiz ta etxea bilakatu zen
kopa ororen almazen
jarraitu nuen gerora ere
nere burua behartzen
ta gaur naizenez ohartzen
hitza hemen bertan hartzen
dudan unean ez naiz hasiko
gertatu zena estaltzen
estalitako zauriak sarri
ez direlako sendatzen. (bis)
Mikrofonoa hartu dut eta
zuzendu naiz zuengana
ez baita dena fokupe izan
ohi kirolarion lana
gauza ederrak badauzka noski
ez da guzti hori zama
piztu dezadan alarma
hitza bada nire arma
entzun bezate pareko denek
prentsa oharrean esana
beste inori ez gertatzeko
niri gertatu zaidana. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra