Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Peritz Manterola, Aner
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Guraso bakarra zara. Nekatuta zaude azalpenak eman beharraz.

Deskribapena

Doinua
Atmosferatik atera eta
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hautatu nuen bide hau nahiz ta
zalantzak izan hamaika
nahi nuelako ume bat izan
ta nire ondoan maita
baina munduak behar izaten du
jendea taldeka sailka
ta inertziei jarraika
erdi nahigabe, erdi nahita
badakizue transon bizitza
dudako samarra baita
askok txantxetan galdetu izan dit:
“non dago haurraren aita”. (bis)

Nire umea bat gehiago da
bere egunerokoan
haur eskolara joaten dena
nire atzean motoan
gustora aritzen dena nirekin
jolasean ta jokoan
baina askok hurrengoan
zalantza modu sendoan
ai heteroak monogamoak
badakit nora nindoan
igual harritzen zarete baina
lagunak dauzkat ondoan. (bis)

Excel batean daukagu zaintza
eta hor mila apaino
umea ondo arta dezagun
goizetik ta gaueraino
ai inguruko kritika hauek
amaitu ezin den laino
ez naute bihurtuko ñaño
behera makurtzeraino
nik hala nahita ta erabakita
harro heldu naiz honaino
ta nahiago dut horrela egon
zuen nobioekin baino. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra