Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Garazi Navarro Ugarteburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-01-06 Ondarroa Jaialdia
Gai-emailea
Lersundi, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Akizu, Maialen
Navarro Ugarteburu, Garazi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete eta ume jaio berri bat duzue. Kalera atera zarete lehen aldiz. Jendea hurbildu zaizue, eta pertsona batek geratu eta esan dizue: “Biotako zein da ama?”. Zuek aho batez “Biok” erantzun diozue, eta berak “Ez, ez; baina benetakoa”.

Deskribapena

Doinua
Pello Josepe tabernan dela I-A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Garazi Navarro Ugarteburu

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Akizu
Hemen guztiok gera jakintsu
asmatzaile ta ahaldun
pasiran geunden eta berba bat
hitzontzi zaigunez jardun.
Ikusten dugu zu lista zera
badakizula demagun
begira haurra eta asmatu
biotan zeinen antza dun.

G. Navarro
Esaten dute aurrera doa
gaur egungo gizartea
baina askotan iruditzen zait
asko dela esatea
ta orain ez dakit zer erantzun be’
ene Maialen maitea
zure ustetan honentzat zer da
benetako izatea?

M. Akizu
Benetakoa eta faltsua
a ze nolako dilemak!
Haurra nahiz batek izaten duen
ardurak dira birenak
bi ama gara eta hargatik
sortzen al dira problemak?
Gehiago dira aitatxo deitu
eta aita ez direnak.

G. Navarro
Aita asko daude haien umea
sekula ez ikututa
baina gurea ez da hala ta
ez daukagu horren kulpa
nahiz ta umeak zure tititik
egiten duen zurruta
ardura eta begizuloak
erdi bana ditugu ta.

M. Akizu
Bederatzi hil eduki ditut
egin behar nion kasu
orain artean ibili izan naiz
hara ta hona jo ta su
eskerrik asko titiarena
aipatu eta esazu!
Haurrak oraintxe ni behar bainau
eta aldiz ni zaintzen nauzu.

G. Navarro
Hauen ustetan arraroa da
gu izatea bi neska
amatxo bat da zaintzen duena
jana eman ta siesta
amatxo bat da dena ematen
duena nahiz ta trabeska
ta baten faltan bi izatea
zortea besterik ez da.

M. Akizu
Zortea dugu, zortea daukat
eta ez dakit dakiten
nere barruan zenbat hormona
zorion, min ta sentipen
titia pozik erakutsiko
nioke ta paretik ken
ia batzutan aspertu bainaiz
pedagogiak egiten.

G. Navarro
Ni be’ askotan aspertzen naute
hainbeste erantzun nagik
besteen bizitzan sartzea xede
beti duten andra zahar bik
zuk badakizu ez, ez zaizula
faltako inoiz laguntzarik
nahiz inguruan ez den ikusten
holako familiarik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra