Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-03-01 Hendaia Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maddi Ane Txoperena
Bertsoa entzun |
2024-03-01 Hendaia Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maddi Ane Txoperena
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Aizpurua
Ze hotzikara! Behin liburua eskutan nuen, berehala
irakurri dut, nere eskutan ispilu balitz bezala
ez da errexa izan, arduraz gorritu baitzait azala
orrialdeak irentsi ditut malkoak irentsi ahala.
M. A. Txoperena
Ta liburua irakurtzeko izanez nahiko adore
deskribatua zinen gaur gisan, aurpegi eta kolore
sexu-abusuak indako mina ez zenulako nahi gorde
erran zaidazu orain zaudela liburuan baino hobe.
H. Aizpurua
Argia itzali eta itxita leiho ondoko kortinak
nola bizitu egin ditudan esperientzia gordinak.
Hobeto nago baina ez dira esperientzia atseginak
pixka’t gutiago ikusten ditut tatuatutako minak.
M. A. Txoperena
Ze abusuak tatuatua dizu gordinki azala
Mikel hil zen bai baina hala ’re zugan daukazu itzala
eta idatziz nik egin nuen zu ulertzeko eginahala
nik ere jasan bainuen zerbait, ia-ia zuk bezala.
H. Aizpurua
Beraz zauriak partekatzea hobeki dugu beharba
liburu hori esku artean berriz hartu nuen barda
kontatu ‘idazu, nahi baduzu, bihotz barruan den karga
nik behin mintzatzen ikasi nuen, entzuten ikasi behar da.
M. A. Txoperena
Mundu honetan badagolako bertzeengandik zer entzuna
ta sarri askotan besarkada bat izaten da erantzuna
elkar ulertu dugu ta ze ongi dijoan gaurko eguna
ze elkarrentzat izan gaitezke izan ez genun laguna.
H. Aizpurua
Behin sortu eta bizi izan gira gizarte baten kontura
komentario eta iraina bihurtu zaigu ohitura
onartezina bihurtuko da bortxaketaren kultura
gerora indar bilaka dadin sabeleko ubeldura.
M. A. Txoperena
Hain zuzen hola egin nuen nik idazteko kalkulua
nahiz biluztea batzuentzako izan den ridikulua
erratea da ahalduntze bat ta barreneko ulua
biok batera idatz dezagun hurrengo kapitulua.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra