Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-03-02 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-03-02 Errigoiti Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Naparruatik ardo karraio A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-03-02 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Gatxa da gero Txiplasen eran
txapela eroaten trabes
baina esan dot hemen bi bider
triunfau behar da gitxienez
ia txapela aitortzen jatzun
badabil nahiko esames
Elkarteak bi juez bidaldu dauz
kenduko jatzun ala ez.

N. Ibarzabal
Beraz erdizka aipatu dozu
ez dakit egiz ta bromaz
nik ja txapela jantzi neban ta
ja estutu neban gomaz
ta bi epaile parean dagoz
apuntatzeko denboraz
baina Elkarteak ez dauz ipini
neronek ekarri dodaz.

I. Elortza
Oraingoan bai itxi nozula
hemen nahiko parregarri
nik gura neban gure txapeldun
barria ipini larri
eta berorrek ekarri ei dauz
gaur be zeozen egarri
ni epaitzera datozela ta
guardaespaldasak ekarri.

N. Ibarzabal
Nahiko makalak izan daitezke
guardaespaldasen antzera
baina historiak egin behar dau
holakoetan atzera
eta txapeldun guztien maila
joan ez dadin galtzera
beraiek datoz zure aspaldiko
txapelak rebisatzera.

I. Elortza
Nik be’ merezi ete nebazen
hor ei dabil hainbat jende
sasoi batean ba ete ginen
behar zan besteko trebe
baina hor sasoi baten esan dot
ze urte zan ta ze mende
nik ja ez dakit nire txapelak
non kristo ete dagozen be’!

N. Ibarzabal
Egi handi bat bota nahi zendun
ta joan da lodi-lodi
baina nik Igor ikusten zaitut
txapel hoiek zaintzen ongi
goiz guztietan mosu bat emon
gero laztan bat edo bi
eta gabero xuabe pasa
bolitak kentzeko hori.

I. Elortza
Bolitak kendu hor ibilten naz
neure txapelekin pelma
ta hortik dator oherako be
antiojok ez kentzearena
ze han joaten naiz txapel artera
ta hau da esaten dotena:
“Esan txapeltxo, esan txapeltxo
zein da hemen ederrena?”

N. Ibarzabal
Beraz beraiei berbetan zabiz
Igor urteetan barren
ea txapelan ahots ilunak
ze argitasun dakarren.
Esan zenion: “Ai ederrena
nor den esaidazu arren!”
eta txapela erre zenuen
Unai erantzutearren.

I. Elortza
Arrazoi dozu Unai erantzun
ta nik egin neban alde
ez da erreza beti eustea
jokatzea burujabe
seguruenik zure bi txapelak
biak dagoz zure alde
baina nireak bost dira eta
danetik esaten dabe.

N. Ibarzabal
Egia da bai, zuk bost dauzkazu
hori da hori lorpen pila!
Ta antza denez zure bitrina
ez dabil horren isila
egongo dira beti egindako
akats zatarrenan bila
ba talde hori baino nahiago’t
nere herriko kuadrilla.

I. Elortza
Umiltxoago kantatuko dot
lehengoan ondorenean
ezin da eta txapeldun izan
betiko eta danean
sasoi batean nahiko erreza zan
eitea gure lanean
baina bildurrez joan egin nintzen
zu etorri zinenean.

N. Ibarzabal
Ba pena pixka’t hartu dezaket
aipatu duzun horretan
gu tarte motzez ibili ginen
hasieretan berbetan
baina Sopelan bada frontoi bat
maite dodana benetan
kasualidadez han batu ginen
behin Bizkaiko txapelketan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra