Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Intxausti
Lepoan ipini zait
aupa gure zaharra!
Horren motibatua
ta horren makarra
ni al naiz gaur dakazun
pertsona bakarra?
Ja pixka’t min egiten
hasi zait bizkarra.
J. Soto
Aissa eskertzen ditut
asko zure aupak
hemen goitik sentitzen
ditut bihotz taupak.
Hizkuntza baten alde
denak astronautak
baina audifonoak
altu xamar dauzkat.
A. Intxausti
Aldapa hauek pixka’t
neketsuak dira
eta ni hemen nabil
tira eta tira.
Pozik ikusten zaitut
hemendik begira
“Ika! Ika!” zarataka
nire belarrira.
J. Soto
Proposatu zenidan
halaxe beti zu
igoko al nintzen ta
ni ez jarri izu.
Ikusten bagaituzte
gaur korrika aizu!
AEK-k omenaldi
bat egingo dizu.
A. Intxausti
Ez da egitearren
alperrik protesta
behan txosna jarri dute
hortxe dago festa.
Gainera hau ez al dago
ta jentez gainezka?
Nekatuta zaudela
esan duzu ezta?
J. Soto
Jakinda laurogeita
bi kilo ditula
gainean hartu duzu
aitona mardula.
Nahiz ta egiten duzun
batzutan eztula
nabari da bai crossfit
egiten duzula.
A. Intxausti
Ez dut ondo aditu
ez al da kexatu?
Mimika egingo dizut
nekatu-nekatu.
Polita izango zela
nuen imaginatu
zergatik ez nuen beste
turnoren bat hartu?
J. Soto
Portun elkartu gara
ia infinito
nola gure hizkuntza
hain dugun begiko.
Baina_atzeraka goaz
behin eta betiko!
Joan zaite azkarrago
arre burrikito!
A. Intxausti
Sonotonearekin
ez du nahiko arte
atzetik bota dizkit
pare bat atake
baina ni nekatu naiz
eta ia enpate
ez zaitut eramango
Baionara arte!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra