Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Mendiluze, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Bitartekari zu omen zera
jakituriaren jabe
zure beharra daukagu eta
egin zaiguzu mesede
bi baserritar elkarren auzo
hemen gatoz parez pare
azken mendeetan hasarre gaude
zergatikan jakin gabe. (bis)

A. M. Peñagarikano
Lehenago ere hasarre geunden
ta hasarre aspaldian
gure inguruan ez dago giro
etxean ta sukaldian
gaiztoa zera eta zu beti
hain zabiltza pikardian
zergatik sega zuk sartzen dezu
beti nere belardian? (bis)

A. Egaña
Ai Peña hori entzun ez banu
iya-iya nuen nahio
horrexegatik sortu al dezu
hainbeste haserre saio?
Zure buruan bada hainbeste
bisuts eta ke, arraio!
Horri ez zaio pikardi deitzen
laguntzea deitzen zaio! (bis)

S. Lizaso
Konpondu nahi ta hola hastea
hasi orduko akabo!
Hor ikusten da fidagaitzena
zein ote gendun lehenago
segakin ekin horretan ere
gauza guztiak arraro
belarrik ez da, dena sasi da
sega herdoilduta dago. (bis)

A.M. Peñagarikano
Beste gauza bat ere nik zuri
esango ‘izut Xebastian
zeren gaiztoa eta krudela
zera bizitza guztian
ba al dakizute ze eiten duen
beti hortan ikustian?
Zeatik sagarrak biltzen dituzu
beti nere sagastian? (bis)

A. Egaña
Ba Peña horri ere nolabait
erantzun egin beharko
sagarrak bildu ein behar dira
ezin da utzi biharko
eta Xebastian aritzen bada
bere sagastitik kanpo
ulertzen diot bererik igual
batere ez daukalako. (bis)

S. Lizaso
Urte guztia igarotzen det
udazkenari begira
etxean sagardo pixka’t egin
hau da betiko desira
arrazoi dezu inoiz joaten naiz
ni auzoko sagastira
honek ez ditu jasotzen eta
usteldu egiten dira. (bis)

A.M. Peñagarikano
Ixil-ixilik egongo al zera
Jainkoaren izenian!
Gaur ez da giro bizi beharra
beraren aldamenian
ai Xebastian gaiztakeria
dadukazu barrenian!
Zakurra zeatik askatzen dezu
semia datorrenian? (bis)

A. Egaña
Sega kontua atera dute
ta sagarrak biltze grinez
hurrena berriz txakurra dala
hain pausaje txit arinez
era horretan haserretzea
parregarria da zinez
nik krimen edo adar kontun bat
espero nuen gutxinez! (bis)

S. Lizaso
Auzoko petral hau jasateak
badu horrenbeste neke
bizi guztian ni kritikatzen
hor aritzen da jo ta ke.
Pakegilea hasi al zera
kolpetik krimenan eske?
Orain artean ez da gertatu
baina gertatu liteke. (bis)

A.M. Peñagarikano
Xebastianek egindakoak
nik hemen gaur esan batzuk
aitor ezazu gaiztakeria
haundia daukazula zuk
neure sailean oiluak eta
astoak ibiltzen ditut
nere sailera sartzen bazera
jo ta bertan hilko zaitut. (bis)

A. Egaña
Eskuak lotu bostekoak jo
ta mingainez horrein aske
era horretan portatuz gero
guztiok molda gaitezke
nere ofizina’ etorri biak
berdintasunaren eske
zure kontua mila euro da
zurea beste hainbeste. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra