Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-09-27 Loiu Jaialdia
Gai-jartzailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolariak / Egileak
Etxebarriazarraga, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lauroetan kantatzea ez da erraza. Froga bat pasa behar duzu. Adibidez Frediri asko kosta zitzaion froga hau pasatzea. Kontua da zuk nahi duzun doinu eta neurrian hasiko zarela kantatzen. Publiko artean bertso jakitun bat dago eta berak txintxarri bat dauka, arran bat. Uste duenean ondo egin duzula jo egingo du.

Deskribapena

Doinua
Emazurtz jaio hintzen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laurotan egin behar
da bertsoz emankor
eta Fredin antzera
nator oso jator
ez dakizuenontzat
ni deitzen naz Aitor
ta arranaren kontuan
abixauta nator.

Pasatu behar dogu
halanik denbora
ia lehen kolpera
datorren aproba
ez naz Fredi ta ez noa
joaten lehengora
aurrera eiteko be
aukera egongo da.

Montatu dozuenez
karparen hotela
hementxe reserbatu
nahi neuke logela
baina neu ere ez naiz
halako txepela
oparitu ezkero
hartuko’t txapela.

Aurten Gipuzkokoa
omen dator bero
baina ha jasotzerik
ez dogu espero
hemen gaur lau bizkaitar
batu gara gero!
Kantatu dagigun ta
gerokoak gero.

Bueno ba segi behar
eiten neure lana
Arbilduk jarri deusta
orain la marrana
baina luzatu behar
bada geure trama
mesedez daukan horrek
jo dezala arrana.

Bueno ba oindino ez da
apurka jarraitu
txistua sikatu jat
ta ahoa blaitu
euriak behintzat hemen
harrapatu gaitu
ez goaz inora ta
Laurota lasaitu.

Hauxe da benetako
entrenamendua
abiadura baten
neure ukendua
Fredi etorriz gero
Aitor gailendua
harek gatx dauko ritmo
hauxe mantendua.

Baina banoa amaitzen
apurka-apurka
baina halanik nago
orain pentsatuta
txintxarriaz baten bat
zegon arduratuta
baina hona etorri da
etxean ahaztuta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra