Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-11-29 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga
Bertsoa entzun |
2024-11-29 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Amillategi
Betiko ohitura da
beti da normala
gure famili dana
izan da formala
baina proposamenez
etorri da hala
“Odoloste begano
egizu” aibala!
Entzun ta euki behar dot
kolapso mentala!
J. Arrizabalaga
Aipatu dizut eta
okertu begia
hori izango omen da
zure miseria
ezetz esan didazu
eta ezetz erdia
kopetatik beherantza
doa izerdia
hautatu behar duzu
ni edo txerria.
I. Amillategi
Beraz aukeraketan
dago panorama
beganozko odolkiak
egia ai ama!
Zelako tamainukoa
dan ganeko zama
aukeraketa eitten
ez dot euki lana
ze txarria da beti
nik hiltzen dodana.
J. Arrizabalaga
Ba bai, hil ohi duzu ta
sarri askotan ti-ta
baina arraroa da
pentsatzen hasita
niretzako hori ez
da horren polita
ikusi nire odola
eta horren pinta
nahi baduzu hasi ahal
naiz orain kurrinka!
I. Amillategi
Beraz papelerako
hain zagoz gogotsu
proposamenak bota
eta estropozu
ohiturak mantentzeko
hainbeste esfortzu
aldatuko dot zeuk be’
horretan zagoz zu
nigaz batera zeozer
egiten badozu.
J. Arrizabalaga
Proposamena bota
didazu kolpetik
eta begiratuaz
begien gainetik
bale ba agertuko
naiz ni sukaldetik
beti esaten duzu
Gabonen partetik
odola ez al dago
guztian gainetik?
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra