Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-06-08 Portugalete Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Señora Sariketa (4. 2024)
Saioa
2024-06-08 Portugalete Sariketa
Gai-jartzailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Aizpurua Ibargarai, Haira
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur betetzen dira 10 urte Gure Esku Dagok deituta erabakitzeko eskubidearen alde Iruñea eta Durango lotu zituen giza-katea egin zela. Bertan hartu zenuten parte zuek ere.

Deskribapena

Doinua
Dozena bat bertso berri A
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-06-08 Portugalete Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Orduko gogo ta pultsu
geroko pena ta putzu
nahiz egun hura bizitze hutsa
izan nahiko luxu
elkartuta pausuz pausu
gazte ikusten zaitut zu…
Zuk zortzi urte zeneuzkan nola
gogoratzen duzu? (bis)

H. Aizpurua
Ongi duzu galdetua
etorri zen momentua
zortzi urterekin pentsatzeko ere
ez da talentua...
Izan gabe kontaktua
ez jakin zer zen kontua
baina ikastolan buruz ikasi
ginuen kantua. (bis)

J. Uria
Kantuz ume eta gazte
eskuak ez zeuden aske
ta hala ere ordutik hona
ai zenbat desgaste!
Gure herri ta erbeste
baikenbiltzan horren eske
optimismoa behar zen baina
igual ez hainbeste. (bis)

H. Aizpurua
Zuen kopeta belztuak
elkartu ziren eskuak
teorizatu ziren segidan
kantu ta testuak.
Galdu dira merituak
militantzi kredituak
gazteei idortu egin zaizkigu
esku izerdituak. (bis)

J. Uria
Beti kausa baten alde
ezin da jardun debalde
nahiz ta herri honek militantzia
etengabe galde
ez da zuen kulpa hala’re
gu ere gabiltz zuen pare
joan zen Eskozia, joan zen prozesa
ta orain non gaude? (bis)

H. Aizpurua
Egoera hori deskriba
erran ziguten “Segi ba!”.
Kontzientzia, pentsamendua
da alternatiba
egin genuena tira
gu ez goaz urrutira
baina aurrera eginen dugu
elkartzen bagira! (bis)

J. Uria
Optimista izatekotan
biotan zu gaurko hontan
ni oroitzapen horrek utzi nau
gaur erdi kolokan.
Erorita anekdotan
eta gertakari sortan
ta ultraeskuinak agindu baietz
biharko Europan. (bis)

H. Aizpurua
Jone ez zira zaharregi
ta horregatik gaitzerdi
Europa hori eraiki nahian
nahi badute segi
nahiz ta izan mila miseri
beharko gira eseri
ta ez da berandu gu izateko
zuen katebegi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra