Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Aitor Tatiegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (48. 2024. Zarautz)
Saioa
2024-09-06 Zarautz Sariketa
Gai-jartzailea
Urbieta, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Altzerreka, Iruri
Tatiegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kuadrillakoak zarete. Euskal jaietako prestatzen ari zarete. Iruri, tradizioari ahalik eta fidelen eutsiko dion jantziak prestatzen ari zara. Iritsi da festa eguna eta Aitor zapatillak eta niki txuri batekin azaldu da.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Aitor Tatiegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Altzerreka
Amantal eta gona
ipini ditut hor
buruan paineloa
ere jator-jator
zuk malla laburrak ta
Salomonak gogor
pixka bat ahalegindu
zintezkeen Aitor. (bis)

A. Tatiegi
Bista zuzendu duzu
nere piurara
malla deitzeko hartu
duzu lehen parada
ordea zerrek egin
dizu zuri traba?
Daukadan txaparroa
behintzat urdina da. (bis)

I. Altzerreka
Itxi ‘dazu jartzea
hitz hoiek kolokan
ez nuke hasi gura
gaur zugaz borrokan
baina kasu egin behar
da ta gehiagotan
kuadrillatik botako
zaitugu martxa hontan. (bis)

A. Tatiegi
Ene, ene ez zaitez
bihurtu petrala
zuk dana ondo egingo
bazenu bezala!
Eroskiko karroan
sagardoak hala!
Hori ere da oso
tradizionala. (bis)

I. Altzerreka
Alkohol usadioa
gogokoa jatzu
baina jazkeretan zu
ez zabiz indartsu
hurrengorako hobeto
egidazu kasu
Gabonetako behintzat
prestatu ezazu. (bis)

A. Tatiegi
Ba hori ere dator
juxtu zure kontra
gaur atera baduzu
lehengoko arropa
kontuz zerbezarik ez
traje hortara bota
tintoreriara ez dizut
nik eramango ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra