Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka hasierako agurra
Jarritako gaia
Hasierako agurra

Deskribapena

Doinua
Eguzkiak urtzen du han goian B
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ongi etorri Txillardegiren
eta Bilintxen hirira
Loiola, Altza, Añorga eta
Infernutik haraindira
han dago Gladis kerik gabeko
zeru batetik begira
bentatik gatoz, bentara goaz
Laboa harturik gida
ta hara Illunbe berriro gure
doinura eta neurrira
zezenketetan hutsik dagona
bertsoz borborka jarri da
heldu ez arren Mikel Erentxun
zein Van Goghen belarrira
bakarra omen da Donosti baina
gehiago ere badira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra