Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Gaia: Etxeko lanak

Puntua: Nola moldatzen zara / etxeko lanetan?
Puntua: Emakumeen lana / zen iraganean
Puntua: Ezkutuko lan hori / ordaindu ezkero

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Nola moldatzen zara
etxeko lanetan?

Martin:
Beti ibili ohi naiz
ni nere planetan
nahiago etxean baino
ibili kaleetan
ni ere erortzen naiz
kontraesanetan.


Puntua:
Emakumeen lana
zen iraganean

Martin:
ta ez al dugu segitzen
igualtsu planean?
Orain begiratuaz
gu geu aidanean
emakume asko dabil
doanik lanean.


Puntua:
Ezkutuko lan hori
ordaindu ezkero

Martin:
poltsikoa genuke
hotz beharrean bero
aldaketa haundirik
ez dugu espero
ez bada deus egiten
esan eta gero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra