Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Buru osasuna maiz
izaten da tabu
Artetxe:
eta azaleratu
beharra daukagu
hainbat jenderi hartu
baitiogu kargu
mikrofono aurrean
hortako gera gu.
Puntua:
Landu behar genuke
umetan hasita
Artetxe:
hota hamairu urtekin
hona iritsita
buruak zenbat buelta
neuk zenbat kritika
praktikan jartzeko're
ondo ez dakit ta.
Puntua:
Laguntza eskatzea
ez da hain erraza
Artetxe:
eta nori ez zaio
egun baten pasa
ezin hartua eta
botea arnasa?
Eskatzeko izan nahi
nuke nik kapaza.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra