Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre
Neurria:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Karrera eta tesia
ez nitun egin korrika
ta geroztik ere nabil
horma berari harrika
berez interesgarria
da euskaldunon taktika
gaurkotasunez baikaude
ja leporaino jarrita
baina berriro jaso det
espero gabe kritika
lurzoru arriskutsua
baita soziolinguistika. (bis)
Unibertsitateak du
berez hamaika botere
izan behar lukeelako
herritarrentzat mesede
urteetan bihurtu naiz
kaleetako errege
eta mila datu biltzen
ibili naiz nahiko trebe
berez nahiz behar genukeen
gure hizkuntzaren titere
euskara galtzen ari da
arnasguneetan ere. (bis)
Plazarik plaza dabiltza
bertsolariak kantari
musikari ta idazle
eragiten sormenari
baina mundu hau geratu
zaigu igual pixka’t handi
eta borroka egiteko
ai zenbat herritar nagi!
Jar diezaiogun arreta
Berrian titularrari
eragile izateko
ta ez soilik teknikari. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra