Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Rekondo Izagirre, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu.

Deskribapena

Doinua
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Neurria / Estrofaren izena
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre

Neurria:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hitzez jasota elkarbanatu
nahi genuenez jakintza
gure herrian zabaldu nahian
hitzezko eguzki printza
batzuentzako presentea da
hain beltza ta hain bortitza
elkarrizketak hamaika egin
ditut kazetaritza gisa
ta gaur mudatu zait hitza (bis)
Palestinatik etorritako
batzuk Hernanin dabiltza
eta guztia zartatzeko gai
da tokiko kazetaritza. (bis)

Lehen kafea atera diet
eta giroa aparta
ia isildu ere egin da
tabernako zalaparta
Palestinako berri zakarrak
berekin mina dakar ta
orain artean nahiz ta ikusi
herrian mila pankarta
beti bezela zeharka (bis)
begiradakin sumatu ditut
laguntzari deiadarka
eta lehen aldiz jarri zaizkit gaur
neri eskuak dardarka. (bis)

Nere hunkidura zer da hemen
hipokresia, gezurra
nor izan da ba tarte honetan
euren ametsen lapurra?
Gaur hitz eginda nahiz ta geroa
eurek ez izan ziurra
neri bederen blaitu begiak
eta sikatu zintzurra
hitzek bihotz mintza urra (bis)
nahiz eta hitzok ematen duten
benetan diot: beldurra.
Reportajean emango diet
nik dezakedan apurra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra