Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nor diogu gu diogunean?
Zer dugu Euskal Herritzat?
Zer aldaketa pozgarritzat, zer
zahartzat ta zer berritzat?
Nik maite ditut jabeei kentzen
zaizkien etxebizitzak
nik maite ditut trabesti txarrak
eta bollera butch grinchak.
Zertako dira holako plaza
zuri gipuzkoar zisak?
Hizkuntzak esan egin behar du
ta ongarritu baldintzak
tresna eraginkor gisa balio
dezala bertsolaritzak
lekua eman nahi diogun horri
jar dezazkiogun hitzak. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra