Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Aitor Zubikarai
| Bertsoa entzun |
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Aitor Zubikarai
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Zubikarai
Inguruan dabiltzan
kalte eta gaitzen
oihartzunak aspaldi
ari gera aitzen
alperrikan zabiltza
ataria zaintzen
ondo asko dakizu
eta ni zein naizen. (bis)
O. Etxeberria
Esku azpian dauka
papela oparo
ni begira jarri naiz
mirillaz harago
harpideduna nauzu
eta harro nago
baina alarmaduna
naiz askoz gehiago. (bis)
A. Zubikarai
Bizitza utzi dezu
Uztarriagatik
baina alarmarikan
ez dago nigandik
ta beraz fia zaitez
zeren ondo dakit
aspaldi hartuta zauzkat
Oier uztarritik. (bis)
O. Etxeberria
Aitor ote zara ba
ni domatzeko lain?
Etxean egoten naiz
lapurrak heldu zain
Uztarria're Guka
nola dugun orain
hain ona baldin bada
letuko dut online*. (bis)
A. Zubikarai
Baina zahartzen nola
ari den mutila
ez du menperatuko
pantaila taktila
kalera irten ta gero
hartuz kafe pila
urruti ez dezu ta
etor zaite bila. (bis)
O. Etxeberria
Banatzaileak ez du
ematen abasto
eskilaretan gora
izerdi ta arrasto
zeuk'e ein ez dezazun
ba bidaia asko
aprobetxau ta ekarri
El Diario Vasco. (bis)
*Onlain ahoskatu du.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
