Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Oier Aizpurua Olaizola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolariak / Egileak
Aiestaran Iparragirre, Maddi
Aizpurua Olaizola, Oier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aspaldiko partez kirol pixka bat egitea erabaki duzue, eta palan jokatzeko geratu zarete. Inguruan dituzuen sei pilotaleku pasa dituzue, eta denak okupatuta daude.

Deskribapena

Doinua
Behin batean Loiolan III
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Oier Aizpurua Olaizola

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Aizpurua
Tabernan egin gendun
lehen propaganda
gaurko eguna gendun
palarako txanda
sei frontoi pasa dira
ezin pasa langa
destinua gaurkoan
laguna izan da. (bis)

M. Aiestaran
Dirudi ez zaizula
gehiegi inporta
begirada diozu
patuari bota
lehen ez gara palan
ibili asko ta
igual hasi gaitezke
horma baten kontra. (bis)

O. Aizpurua
Horma batekin hasi
nolako sasoia
ez zait gustatzen baina
zure arrazoia
tabernan itxoiteko
hobeto nago ja
ez det uste libratzen
zaigunik frontoia. (bis)

M. Aiestaran
Eskuratu nahi nuke
nahikoa bertute
herrian egin diren
txapelketen truke
nik bai Gabirikoa
probatuko nuke
baina lehentasuna
herritarrek dute. (bis)

O. Aizpurua
Gabirian badago
nahikoa ezagun
ziur palan primeran
zaizkigula jardun
kaña bat hartuz bertan
gaudela demagun
eta onenengatik
ikasi dezagun. (bis)

M. Aiestaran
Ze pena egin behar
tabernara buelta
bizitza halakoxea
baitugu tarteka
berriz hementxe gaude
ez zen libre eta
nik Oier betikoa:
mosto ta kroketa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra