Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Mujika "Anatx", Manex Mujika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-09-29 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Mujika, Andoni "Anatx"
Mujika, Manex
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Osasun publikoko medikuak zarete. Zuk, Manex, tratu berezia ematen diezu gertukoei, proba gehigarriak eginda. Anatxek, ordea, ez.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Mujika "Anatx", Manex Mujika

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Mujika
Gure langintza ez da izaten
sarritan oso alaia
dena tristura izaten degu
ta guk alaitzeko nahia
nik txantxulloak egiten ditut
iritsiz gero garaia
medikua nahiz lehenbizi baina
gero aita ta anaia. (bis)

A. Mujika
Lehen akatsak gertukoekin
txantxulloetan jartzea
beraz zu zera beti tranpatan
dagon mediku klasea
ingurukoei ondo eman ta
besteak ezin asea.
Lehen baldintza ez al zen Manex
denak berdin tratatzea? (bis)

M. Mujika
Hori hala da baina ezin det
saiatu arren ta punto!
Gaixotasuna une batean
sentitu arren gertuko
nere alaba gaixotuz gero
pruebei nik eginda uko
horrelakorik nire buruari
ez nioke barkatuko. (bis)

A. Mujika
Ta beste norbait luzatze arren
balitz gaixotu ta zendu
orduan nola zure barruko
idea horiek zuzendu?
Nahiz ta nahi dezun Manex oraingo
estilo mota mantendu
zer litzateke beste guztiok
hori egingo bagendu? (bis)

M. Mujika
Errexegia iruditzen zait
egin didazun kritika
nahiz ta jendean aurrean beti
gera litekeen polita
hortxe daukazu bulto txiki bat
oraintxe det ikusi ta
eta bazpare egingo dizut
Andoni analitika. (bis)

A. Mujika
Analitika ez zait gustatzen
neretzako enbarazu
ni ondo nago ta zer dela ta
horrenbeste proba antzu?
Nik ideia bat daukat Manex ta
behingoz egidazu kasu
zure sendia nik hartuko det
zuk nerea trata’zazu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra