Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Manex Mujika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-09-29 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Martikorena Lizaso, Eñaut
Mujika, Manex
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bulego berean egiten duzue lan. Geroz eta zailagoa egiten zaizue teknologia berriek zuen eguneroko lanean eragiten dituzten aldaketa berrietara egokitzea.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Manex Mujika

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Martikorena
Egunero aldatzen
da gure alorra
ta martxa hau jasaten
hain dago gogorra
inoiz fallatu eta
goitikan zigorra
hirugarren sektoren
gaude baino horra
remolkerikan gabe
daukagu ximorra. (bis)

M. Mujika
Interneta jarrita
nolako trantzea
soilik geratzen zaigu
dena galdetzea
gure egoera da
horrelakoxea
internetez geratu
geranez atzea
nahikoa zaila dago
gu remolkatzea. (bis)

E. Martikorena
Beraz kiratsa ere
gurea izaki
hemen gera soberan
gauden bi zenbaki
nahiz ta ikasi nahian
gabiltzan temati
eta zuk galdetzea
dezu erabaki
baino hain berriya da
ta inork ez daki! (bis)

M. Mujika
Ba ikasteko ez jarri
orduan gure zai
gu gure paperekin
gaudelako lasai
ni kontu berri horiekin
nola ez naizen guay
jada sartuta gaude
ta igual ez gera gai
ni ez naiz moldatzen ta
ez det moldatu nahi. (bis)

E. Martikorena
Laster dago kalean
zure moduko bat
ia-ia astero
baititugu probak
sua botatzeraino
nahiz ordenadorak
ta aditu al dituzu
azkeneko modak?
Deitzen omen dira Word
ta Adobe Acrobat. (bis)

M. Mujika
Ba ni ez naiz iritsi
sekula Wordera
ta akrobata izateko
galdu nun aukera
hemen bakoitzak dauka
nork bere papera
sarea erori da
ta horrekin batera
guk aterako degu
enpresa aurrera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra