Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Haizea Arana
| Bertsoa entzun |
2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Haizea Arana
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Astero lez tokatzen da
ta parrandara atera
nahiz aspalditik ditudan
lagun askokin batera
larunbat sinple bat da hau
ez apartekoa, keba
ez kubata ta ez koktel
kaña batzuk ta aurrera!
Dakigunez zer naiz? Queerra
ez neska ta ez hetera
nola tipen komunean
zegoen kriston ilera
baimenik gabe sartu naiz
ni gizonen komunera. (bis)
Egia da hartu ditut
hamalau bat garagardo
harrokeria igo zait
nago ezin harroago
ta zutik pisa egiten
harro daude hiru kalbo
nahiz hemen ez egotea
nik ere dudan nahiago
askok pentsatuko dute
debekatuta ez dago
debekurik ez daukagu
baina deseroso nago
sarri begiradak dira
arauak baino txarrago. (bis)
Guztiok dakigu nola
dagoen nire barrena
lekurik erosoena
berez ez dugu taberna
komuna generoaren
gotorlekurik gorena
eta ez zaude eroso
pentsatzea a ze pena!
Segurata hor sartu da
beti goiz ta beti pelma
ta bota dit aspaldiko
begirada zorrotzena
guztiok dakigu nor den
lekuz kanpo dagoena. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
