Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-10-19 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolariak / Egileak
Goiogana, Manu
Igartzabal Bidegain, Aratz "Potto"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Zuk Manu, uste duzu bakoitzak zuen logela eta espazioa eduki behar zenituzketela etxean. Aratz ez dago ados.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Goiogana
Hamabost urte batera eta
oraindik ez naiz gogaitu
barka laztana baina logelak
gertuegi batzen gaitu
zure zurrunka ta amets gaizto
gero builekin jarraitu
espazioa eskatzen dizut
ez nuke ta nahi amaitu.

A. Igartzabal
Hamabost urtez eduki degu
horren harreman handia
seme-alabak bi badauzkagu
ai zer nolako sendia
zurrunka hotsak dena zalantza
horrenbeste miseria
berrogeirekin iritsi zaizu
bigarren gaztealdia.

M. Goiogana
Gaztealdia ailegatu zait
eta hori ez da traba
baina aguantatzen Aratz maitea
badaramakit bolada
aipatu duzu etxe txikia
eta bi seme-alaba
guk'e tetrisa egingo dugu
sofan kabituko zara.

A. Igartzabal
Bai, ni danera ohitu ninteke
beraz laguna mesedez
tetrisa egin behar degula
hala esan dezu aurrez
dana aparte eingo al degu?
Ulergaitza degu berez
lehenago lo egiten gendun
ta orain hori ere ez.


M. Goiogana
Arropak kentzen hasi ohi zinen
ta nik muturra okertu
orain barkatu baina lotako
ere ez zaitut nahi gertu
zuk aukeratu sofara joan
edo etxean ez agertu
bastante garbi ez al dut esan
nahiko bazendu ulertu.

A. Igartzabal
Ulertu det bai baina tontoen
planta egin det zoroan
horrelakoak aldamenetik
sarri jasan ditut doan
zergatik egon sofan etzanda
mueble zaharraren ondoan?
Horretarako kasi hobe det
amaren etxera joan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra