Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Haizea Arana

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-10-19 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolariak / Egileak
Arana, Haizea
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Ligatzeko moduak / daude aldatuta
Puntua: Noiz ote errazago / orain ala lehen?
Puntua: Irekia al duzu / zuk zure profila?

Deskribapena

Doinua
Maritxu nora zoaz I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Haizea Arana

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Ligatzeko moduak
daude aldatuta

baina hori ez dugu
gazterian kulpa
nahiz ta mobiletara
gauden hain lotuta
niretzat nahikoa da
elkar maitatuta.


Puntua:
Noiz ote errazago
orain ala lehen?

Neri gustatu ohi zait
orain eta hemen
nahiz ta oraindik naizen
gazte eta lerden
berez ez daukat argi
ligatzea zer den.


Puntua:
Irekia al duzu
zuk zure profila?

Ba horra ezezkoa
eta borobila
tabernazalea naiz
barra eta silla
ea norbait etorri
ahal den nere bila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra