Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Beñat Iguaran
| Bertsoa entzun |
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Beñat Iguaran
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Gorostarzu
Jaio berri dezute
etxeko printzea
gustokoa al dezu
korrika aritzea?
Niri tokatu berri
zait ba gelditzea
eguzkia ikusi ta
lasai eseitzea
zein gauza ederra den
lasai bizitzea! (bis)
B. Iguaran
Lehen ere ez al zera
askotan egona
askotan arrimatzen
zinalako hona
egoera ezberdina
ez al da biona?
Zuretzat dena eder
eta dena ona
ta ni jada aspertzen
hasia dagona. (bis)
I. Gorostarzu
Ba gazte pixka’t lasai
hartu zenezake
orain hamasei aste
titi eta parke
baina lanera bueltan
joango zerate
ta umea ez dezu
izango aparte
ez da etxetik joango
hogeita bost arte. (bis)
B. Iguaran
Falta det pazientzia
ta falta patxara
handik eroriko da
ta beti ikara
berari zuzendua
beti begirada
hogeita bost urte arte
esan dezu hara
ba nik aldegingo det
beti horrela bada. (bis)
I. Gorostarzu
Batzuk joaten dira
pixka bat lehenago
txarretik ez zazula
beti egin trago
baina jubilatuta
ta denboraz nago
esku bat botako det
astinduta klaro
zainduko dizut baldin
eta lo badago. (bis)
B. Iguaran
Zaintzeko pronto zaude
lehenengo saltoan
ni lasai ibiltzeko
herrian, kanpoan
gero igual damutu
ni joandakoan
bale eduki ‘zazu
pixka’t bat gaurkoan
ta paketea aldatu
esnatutakoan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
