Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Aitor Salegi
| Bertsoa entzun |
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Aitor Salegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Salegi
Nahiz ez etorri esan
ta ez gonbidapen
beste banku bat ere
aukera nezakeen
pintatu ondorenean
jarri instant baten
besteek norena den
ulertu dezaten. (bis)
O. Arana
Bankua pintatu dut
hain LGTB
kolore guztiekin
marratxoka trebe
ta orain kamiseta
erdi urdin-berde
joe Aitor usaina
ez hartzea ere! (bis)
A. Salegi
Azkenik usaintzera
heldu gera biak
bateko kolore ta
besteko zubiak
asko gustatu zaizkit
zure irudiak
gaizki emate al du
nere ipurdiak? (bis)
O. Arana
Moderno joatea
bada zure meta
marka horiengatik
ez jarri erreta
bestela lasai bota
zure kamiseta
Korrika hori aspaldi
pasatu zen eta. (bis)
A. Salegi
Zure hitzak entzunda
nere rebotea
artista artean nahi
nuen egotea
korrika erori naiz
gainera zortea!
Hala geratzen zaio
Aitorren tokea. (bis)
O. Arana
Eskertzen dizut hasi
izana borroka
baina barkatu pixka’t
bai izan naiz tonta
halere ez duzu zertan
kamiseta bota
beti etortzen da ondo
etxeko arropa. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
