Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso
| Bertsoa entzun |
2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso
Neurria:
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Diruarekin erotzen
eta etxera errotzen
gauzak ze gaizki datozen
oihukatu nahi det ozen
maiz ibili naiz ne’ umetako
ohe berbera berotzen
zaila baitago gaur egunean
lana aldetikan igotzen
langabezian hilabeteak
ta ja hasita itotzen
edozerretan hasi behar det
zernahi ona izango zen
ta inkestalari postu batean
sartua naiz InfoJobsen. (bis)
Tratatzen ez naiz abila
galdetzen ez marabilla
egingo naute papilla
garbi geratu dadila
gazteei buruz dira galderak
pentsatu ze katramila!
Pentsatzen nuen egun hau hobe
joatea hain isila
nolabaitean etxerik etxe
erantzule baten bila
lagunei kaka eman galanki
negozio borobila
ta oparitzat ematen diet
selfitarako makila. (bis)
Bizitza ez da xamurra
nahiz saltzen duten glamourra
gehienontzako papurra
ta etorkizun ziurra
utopiatzat hartu beharra
nagusitzen da beldurra
behin eta berriz jo behar tinbre
eta atean egurra
ia sentitzen naiz erantzuten
dianen denbora lapurra
baino faborez ez haserretu
nekin ez eztarrik urra
ni azkeneko pausoa nauzu
goitik dator iruzurra. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
