Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aitor Tatiegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-11-03 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Arregi Markuleta, Maider
Tatiegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maider Aitorren musika irakaslea izan zinen urteetan. Talde bat egin duela eta lehen kontzertura gonbidatu zaitu. Oso txarrak iruditu zaizkizu. Kontzertua amaitu da, eta Aitor ilusioz dator zugana.

Deskribapena

Doinua
Durangotik gorako
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aitor Tatiegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arregi
Batek bonboa eta
besteak txindata
beraien kontzertua
zakurraren kaka!
Nigana ilusioz
hurbilduko da ta
barka zaidazu nere
disimulo falta.

A. Tatiegi
Hasi aurretik egin
dugu erritoa
nahiz bolumenez baju
zegoen mikroa
zakurraren kaka da
izen tipikoa
taldea bezelaxe
neurri-neurrikoa. (bis)

M. Arregi
Aitor bazenekien
zuk musika zer den
eta etortzen zinen
ilusioz lerden
baina a ze txapuza
egin duzun hemen
nere klaseetan zer
ikasten zenuen? (bis)

A. Tatiegi
Solen ikurra egin
behar zela hala.
Oraindik egiten dut
zuk esan bezala
kontzertua izan da
ona, mundiala
horrelakoa ez al zen
rock erradikala? (bis)

M. Arregi
Nik ez dakit zer egin
negar edo barre
edo zure aurrean
sentitu hasarre
rock erradikalakin
a ze akelarre!
Hor ere inoiz ez dira
berdin sol eta re. (bis)

A. Tatiegi
Ez natzaizu hasiko
azalpenen eske
niretzat loria da
zuretzako peste
kontzertuak ditugu
Cicatrizek beste
koroak egitera
etorri zaitezke. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra