Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2025-01-10 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Ane Zuazubiskar Iñarra
2025-01-10 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Ane Zuazubiskar Iñarra
Neurria:
Kopla handia
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Zuazubiskar
Gu gazte motibatu bi
nork agindu digu guri?
Zuzendariak makilarekin
jo nahi digula dirudi. (bis)
G. Pagonabarraga
“Etxeko andre mondrongo
hik ez don asko emongo”
esan orduko esan didate
“Ez duzu kantatzen ondo”. (bis)
A. Zuazubiskar
Ta iritsita gero gora
gizon bat txaloz denbora
etxe hontako nagusi jauna
erdi gorra izango da. (bis)
G. Pagonabarraga
Ez dugu egingo galde
geurean terko baikaude
etxe hontako txakurrak eta
gor guztiak geure alde. (bis)
A. Zuazubiskar
Santa Agedan dena grabe
ta herria parez pare
etxera joan behar al dugu
ahotsik urratu gabe? (bis)
G. Pagonabarraga
Nahiz sakon hartu arnasa
gure ahotsa eskasa
nik solfeoan ez nintzen Ane
sol-en ikurretik pasa. (bis)
A. Zuazubiskar
Ni nintzenean gaztea
txirulan ja desastrea
erabaki dut hurrengorako
poltsa pasatzen hastea. (bis)
G. Pagonabarraga
Zuen belarriko penak
eta geure poltsarenak
ba nik dardarka jarri nahi ditut
herriko gurutze denak. (bis)
A. Zuazubiskar
Gurutzeak akorduan
ta guk kezka bat ondu han
play-back egiten hasi gaitezke
BBK Liven moduan. (bis)
G. Pagonabarraga
Kontua beti bardina
horra egia gordina
denak etxean egongo ziren
gu etorri ez bagina. (bis)
A. Zuazubiskar
Ze eskasak kantari bi
min lautik ja hamabiri
Santa Ageda bigarren aldiz
bihurtu dugu martiri. (bis)
G. Pagonabarraga
Martiri denak triste hor
eguna hain joan da gogor
ta Gaztetxean hurrengo astean
bertsio gauren bat dator. (bis)
A. Zuazubiskar
Entsaiatzen urtez urte
ibili izanaren truke
gure buruan bertsioa be’
desafinauko genduke. (bis)
G. Pagonabarraga
Eginez trantsizioa
amaitu da bertsioa
igual probatu beharko genuke
geuretzat perkusioa. (bis)
A. Zuazubiskar
Gabiltza belarri kontra
pausoa albora bota
bertso eskolara joan gaitezen
hor asko ez du inporta. (bis)
G. Pagonabarraga
Eta bertan aritu gu
belarri txar buruz buru
beste askok ere egin badute
karrera egingo dugu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
