Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2025-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2025-08-07 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Otaño Zinkunegi, Etxaun
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kale saltzailea, manteroa, zaitugu. Gasteizko kaleetan ari zara lanean baina azken atxiloketak direla eta kezkatuta zaude.

Deskribapena

Doinua
Amodioa gauza tristea
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2025-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egunkariak ikusi ditut
Arriagako atean
munizipalak manteroekin
bortxaz eta jo ta kean
Bilbon pasatu dena pasatu
liteke edozein partean
errugabeak hala tratatzen
gara tartean-tartean
lapur haundiak kaleetan lasai
ari diren bitartean.

Berdin diskoak, berdin pultserak
milaka produktu klase
behar duenik baldin balego
salduko nion belaxe
nahiz ta beroa eta euria
kalean izan oinaze
soilik nahi badut sakelak bete
edota sabela ase
zergaitik hartzen ote gaituzte
gaizkileak bezalaxe?

Esan didate Europa dena
ipini dela antzeko
eskubideen bilakaera
beti aurrekoz atzeko
Osakidetza edo jardinak
hainbat gauza konpontzeko
agintariek ordea beren
errespetuak ontzeko
pagaburuak behar gaituzte
kulpa guri botatzeko.

Hala ‘re dena ezin dugunez
hain su bajuan egosi
nahiz eta batzuk nahi liguketen
errua guri egotzi
berdin oinezko zein kulturzale
gazte edo zinegotzi
bizimodua ateratzeko
ametsa ezin da ehortzi
beraz etorri guregana ta
ahal duzuena erosi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra