Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2025-12-04 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Eli Pagola
2025-12-04 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Eli Pagola
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Pagola
Motxilero gazte bat
hemen begiz jota
disfrutatzea beste
ezer ez det opa
maitasuna, edana
jana edo koka
eskatu lasai hemen
denetik dago ta.
M. Amuriza
Zu bai zoragarria
ze atsegin, ze jator!
Basora joan nahi nuke
bakarrik ta emankor
eta izarrei begira
biluzik etzan hor
nire birramonarekin
konektatzen nator.
E. Pagola
Konektatu nahiean
izango da broma
bueno leku honera
dator baita ona
ikusi nahi badezu
zure birramona
kontuz igual hartu du
jaguarraren forma.
M. Amuriza
Jo, nire begietan
zuk hori antzeman!
Eta ja bihar arte
nago barne deman
baina ja kastellanoz ez
azalpenik eman
xuxurla’idazu zure
hizkuntz indigenan.
E. Pagola
Nere hizkuntzan berriz
hemen has nadila
turismo plan bezela
mauka borobila
europar zuri hau da
turista abila
ama-lurra izan da
Patxamama bila.
M. Amuriza
Nik konektatu nahi dut
Patxamama horrekin
amonari ta amari
ta neuri berrekin
ez al duzu bilobarik
ekarri zurekin?
Argazkiak atera nahi
nituzke haurrekin.
E. Pagola
Bat ekarriko dizut
soberan balego
zer iruitzen? Baditu
hiru urte edo.
Hemen ondo dakizu
adin ta genero
dena dela posible
ordaindu ezkero.
M. Amuriza
Terrazatxo batean
hizketan egonak
akaso entzungo gintuen
nire birramonak
sentitu nahi ditut hemen
go jendeak, formak
“Tori Miren bakeroak
eman zure gonak”.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
