Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2025-10-17 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Pello Errota Bertso Sariketa (4. 2025)
Saioa
2025-10-17 Asteasu Sariketa
Gai-jartzailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amona biloba zarete; Etxahun amona eta Maddalen biloba. Azkenaldian, harrituta zaude biloba zenbat aldiz datorkizun baserrira bisitan eta zein goxo hitz egiten dizun. Gaur ea lotan geratu daitekeen galdetu dizu.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2025-10-17 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Eginez gero gure arteko
azken urteen balantzea
distantzi apur bat murriztu dala
esanda ez da geratzea
Maddalentxu biloba
ez zara lehenengo loba
baina hauxe ta trantzea
gura al dozu umetako eran
ipuin bat be’ kontatzea? (bis)

M. Arzallus
Nahiz eta lehen gure harremana
zen distantea ta hotza
orain ipuinak entzun nahi ditut
hain goxo duzu ahotsa
ia asteroko zitan
etortzen naiz bixitan
ta xamurtzen zait bihotza
zuk ez al duzu gertu ikusten
bada zure heriotza? (bis)

E. Lekue
Ezaguna da gaur ehun urtetik
gorako andreen kasua
ni osasunez ederto nabil
hori da nire luxua
beraz zure bixita
hau sumatzen hasita
laztana eta mosua
zu astean behin etorten zara
bitan zure lehengusua. (bis)

M. Arzallus
Lehen genuen gure artean
sekulako distantzia
orain maite dut zure ipuina
zure zetazko jantzia
badaukazu dirua
ta gauza segurua
ta ahaztuz elegantzia
ez diozu ba hari utziko
ai amona herentzia? (bis)

E. Lekue
Horren galdera zuzena bota
deustazu hain modu trebez
gaurko gazteak lotsabakoak
atera bai jakuz berez
badodala dirua
hori dozu helburua
baina Maddalen mesedez!
Lehengusuari ez deutzet emongo
baina igual zeuri ere ez. (bis)

M. Arzallus
Oraintxe bertan sartua nauzu
gogoeta ilunean
zuk maitasuna ematen duzu
bakarrik nahi duzunean
nago zu hiltzeko zai
baina egon zaitez lasai
ze nire maitasunean
lore sorta bat utziko dizut
joaten zaren egunean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra