Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabi Paya

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (10. 2004)
Saioa
2004-12-05 Elorrio Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaia: Senar-emazteak zarete. Igor senarra eta Xabier emaztea. Zuen seme bakarrak orain gutxi aldegin du etxetik. Geroztik Xabier emaztea astero joaten da semearen etxea garbitzera eta telefonoz ere sarri hitz egiten dute. Senarrak gehiegi deritzo.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabi Paya

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Libertadea behar ebala
ebilen beti esaten
eta guretik aldegitea
erabaki berak aurten
bizitzen parau jaku herriko
pisu elegante baten
zu motiboak emoten zabiz
urrunago joan daiten.

X. Paya
Nire semea nirea da ta
hala ezin al dut maita?
Zure esana ez dut gustuko
ez duzu arrazoi aita
bere neskame bilakatu naiz
azken asteetan nahita
hantxe gustura egon ezean
berriz itzuliko baita.

I. Elortza
Parkatu baina zure buruan
zeozer dabil arraro
ta sortu dozun egoera honek
ezin dau iraun luzaro
funtzionatuko ez daben zeozer
nire ustean badago
zu neskamea bihurtu zara
ta bera zure esklabo.

X. Paya
Senar maitea neronen aurka
zertan hainbeste atake?
Ezin ote dut nik sortutako
semetxo gaztea maite?
Bere etxean jarraituko dut
neskame gisa jo ta ke
etxeko lanak egiteko gai
den neska aurkitu arte.

I. Elortza
Mundu honetara oso erreza
dago umeak ekartzen
gizon eginda askatzea da
ama batentzako gatxen
itxi egizuz tontakeriok
ta hasi jokatzen zuzen
edo pentsatu beharko dot ni
ez nozula soportatzen.

X. Paya
Portatu arren ama fin gisa
langile eta oharkor
senarrak beti txarto pentsatu
egin behar du derrigor
utzi zaidazu pixka’t lanean
ulertu nazazu Igor
gero bakarrik egongo gara
eta ez jarri jeloskor.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra