Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Xabi Paya
2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Xabi Paya
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Artza
Zure konkistarekin
ez nago alegre
diskotekan izaten
zinen zeu errege
ta neska gerri mehea
dugu nobedade
sartu zazu AEKn
egizu mesede
ez baitu itxurarik
ikasteko ere. (bis)
X. Paya
Bakarrik nirea da
halako lorea
erdalduna bai baina
zeinen dotorea
euskara ikasteko
gogoa gordea
antza ez zaio heltzen
inoiz tenorea
maitasunak hizkuntzik
ez dauka ordea. (bis)
J. Artza
Hura ere izango da
Jainkoan alaba
gurean hartu behar
guztiok patxada
ni nabil “si” ta “no”ka
ez al da pasada!
“Ez duela hizkuntzarik”
“hori ez dela traba”
nigaz be maitasuna
egin dezala ba! (bis)
X. Paya
Halakoetan tipo
zikina zara zu
nik ta berak ordea
ezin egin kasu
erderak gure etxean
egin enbarazu
zu ere hasiko zara
erdaraz jo ta su
sekula halakorik
gertatzen bazaizu. (bis)
J. Artza
Bai lehen kantatu ditut
nahiko gauza latzak
bizitzan halakoak
baitira zalantzak
harritu egiten nau
anaiaren martxak
nola hartuko ditut
plan horiek ontzat?
Mesedeak beretzat
kalteak denontzat. (bis)
X. Paya
Sententziak botatzen
hasi da profeta
beste lekuren baten
bila ‘zazu meka
mesedeak badaude
ta jarri arreta
ona izango zaizu
Vanessaren buelta
kastellanoz ostirik
ez dakizu eta. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
