Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-03-26 Mendexa Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
ETAren su etena. Zer moduz hartu duzue?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Joan dan astean somatzen genun
zurrumurru nabarmena
eta hara non gero egia
lehen zurrumurru zena!
Beste konturik ez dago orain
ETAk duen su etena;
lehen etsia hartuta nengon
oain badut itxaropena. (bis)

I. Elortza: Baina oindino ezin pentsatu
dana joakunik bikain
nahiz ta bagaren indarrak batu
ta aurrera egiteko lain;
orain bi aste baino hobeto
egia da gagoz orain;
berri on bat entzun eta ni nago
hobeak noz helduko zain. (bis)

S. Lizaso: Azken astea etorri zaigu
albiste onen karraio;
holakoari irrifarra ere
bere kasaka darraio.
Itxaropenai zabaldu arren
hemen ate edo leiho
begira dena ohartu ezean
kinuak ez du balio. (bis)

A.M. Peñagarikano: Oraindik ere aipatzen dute
askok Lizarra-Garazi;
izanez ere garai haietan
zenbat traba eta sasi!
Esaten dute gertatu zenaz
badagola zer ikasi;
orain hasi da jaiotzen eta
ez gaitezen hiltzen hasi. (bis)

I. Elortza: Egi-egizko soluzinoa
hori da gure helburu;
dana polita ez da izango
mundua beti da mundu!
Larogei eta hamazortziko
ikasgaiak hor ditugu;
hoba izango da joatea
astiro baina suguru. (bis)

S. Lizaso: ETAk esan du ez omen dula
erabiliko indarrik;
horrekin soilik ezin bukatu
herri zahar honen negarrik.
Zapaterok'e mugitu behar
ez dago esan beharrik;
su eten orok ez du balio
alde batetik bakarrik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra