Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A.M. Peñagarikano: Urduri nago oso urduri
eta lasaitzea gura.
Azkenik ere tren zikin hori
heldu jaku ingurura:
bat baino gehio aberastu asmoz
tren zikin baten kontura?
Ez zait gustatzen mundu txar honek
daraman abiadura.
J. Maia: Egia da bai zu kezkatuta
zaudela ederki dakit;
gauetan ere salto txikitan
erortzen zera ohetik
baina ez zaite horrela jarri
ez zoratu horrengatik;
ez dezagula trena ekarri
hemendik pasa aurretik!
A.M. Peñagarikano: Lehen baserrian zenbat belardi
zenbat zuhaitz eta lora?
Nik lasai asko esaten nuen
"Txakurra pasa txokora!"
ta orain berriz tren hori dator
ta hau datorkit gogora:
beti presaka ta beti azkar
eta ez goaz inora.
J. Maia: Trena ez degu guk geuk ekarri
beste batzuek dakarte
mila negozio milaka milioi
ta kontu hoiek bitarte;
baina gurekin ere anaia
lan pixka bat badaukate:
gure txokotik ez gera irtengo
aurrean eduki arte!
A.M. Peñagarikano: Baserri baten guk badauzkagu
ganadu aina abere;
eta hara non bihurtu gera
txulo batzuen titere!
Indarra dunak gure ingurua
orain egin nahi du bere;
baserritarrok ez dugu agintzen
gure lurrarekin ere.
J. Maia: Gu baserritar gizarajoak
haientzat tonto alenak
politikaren hitz haundietan
enteratzen ez garenak.
Gaur radioak kontatu ditu
Madrileko bonbarenak*
eta bonbaren kean artean
ekartzen dituzte trenak.
A.M. Peñagarikano: Guk bizipoza gaur baino askoz
gehiago genun aintzinan.
Trena nun egin erabakitzen
Madrileko ofizinan;
Eskabadorak eta posteak
orain edozein iskinan?
Atxurrarekin genbiltzan arte
lasaiago bizi ginan!
J. Maia: Ni ados nago zure kezkakin
ai Anjel Mari maitea!
Gure txikian egingo degu
baserrian gerratea;
trenak ta hainbeste etxe industrial
lurra horrela jatea
ta gero nahiko dute ganaua
larrekoa izatea.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra