Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Gai-emailea
Barandiaran, Gotzon
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Igor, Bizkaiko txapelketaren finala bukatu berritan Xabierrek deitu dizu mobillera.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabi Paya

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya: "Tik-tik-tik-tik-tik-tik-tik"
deia ona hara;
txapelduna naz eta
ezer ez da traba.
Koño Igor Elortza
hara, hara, hara
zorionak emoten
noiz etorko zara? (bis)

I. Elortza: Gabonak gertu dagoz
zorion mehatxu
baina antza zuri fetxa
aurreratu jatzu;
telefonoa hartu
eta egin kasu;
bai, Igor Elortza naz
ta nor zara ba zu? (bis)

X. Paya: Drogoso dabil beraz
ez da hasi legun
bueno beharko dogu
zuzen-zuzen jardun.
Norbera nor den bere
esplikatu daigun:
jada zu ez zaren hori
Bizkaiko txapeldun. (bis)

I. Elortza: Koño! Oin ulertu dot
zein dogun problema;
bero etorri jaku
Getxoko zezena
ta dino Bizkaiako
txapelduna dena.
Orduan zu zara ni
izango nazena. (bis)

X. Paya: Kontatu behar dotsut
albiste itzela:
lehen zure ama etorri jat
nor izan bestela?
Eta hola esan dau
zoratzen bezela:
neure moduko seme
bat gure dauela. (bis)

I. Elortza: Zulako semeren bat
ez legoke txarto;
ama bakotxak hemen
amets beretzako;
zeureak be esan izan
dau hainbat holako!
Azkenean ametsa
egi egin jako. (bis)

X. Paya: Bale ba ez zaitez izan
Xabierren itzala;
ez emon zorionik
oraintxe aibala.
Baina onartu isteizu
eta berehala
azken agurrean negar
egin zenduala. (bis)

I. Elortza: Azkenengo agurra
a zena txorrada!
Azukrean gainean
tori mermelada!
Gainera lau puntutan
sartuta erdara?
Ez tio zorionak!
Super ona zara! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra