Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-05-07 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Xabi Astigarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plazatik Gaztetxera (4. 2005)
Saioa
2005-05-07 Mutriku Sariketa
Gai-emailea
Azkue, Aitziber
Bertsolariak / Egileak
Arrillaga, Mikel
Astigarraga, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hamalau urteko gazte batek esku batean porroa eta bestean metxeroa dauka. Alde batetik tentazioa sentitzen du, bestetik errespetoa. Zu, Xabier, alde batetik ari zaion deabrua zara. Zu, Mikel, aingerua.

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-05-07 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Xabi Astigarraga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Astigarraga:
Hamalau urte bete berriak
zeinen edade eroa
ezin egona gorputzean ta
burua berriz beroa.
Metxeroa ta kostoa hor prest
zein izango den geroa
bi esku hoiek elkar itzazu (bis)
eta piztu metxeroa.

M. Arrillaga:
Metxerorikan ez zazu piztu
eta alkoholik ez edan
hankak lurrean jarri itzazu
eta ez zazu ein hegan;
bide zuzena eta okerra
biak dituzu aukeran
erabakia zurea da ta (bis)
ia nundik joaten zeran.

X. Astigarraga:
Baina ez zazu mutiko jarrai
aingeruaren aukera
beti izan da erdi eroa
eta tentela gainera.
Piztu porroa eta mantendu
rebeldearen jarrera
eta ondoren burua tente (bis)
juan zaitez Gaztetxera.

M. Arrillaga:
Ergel samarra naizela esanez
albotik ein dizu ekin
baina urruti ez zara helduko
beraren aholkuekin.
Utzi guztia alde batera
porroak, alkohola berdin
errebeldia ez bedi nahastu (bis)
drogak dastatzearekin.

X. Astigarraga:
Orain porroarekin hasita
droga munduraino gero
halare mutil mantendu zazu
bihotza hotz, buru bero;
drogadiktoa bihurtzerikan
ez zazu inoiz espero
hasteak ez du kalterik sortzen (bis)
gelditzen jakinez gero.

M. Arrillaga:
Esango dizu drogak ez dauka
gorputzarentzako txarrik
esango dizu neurtuko duzu
porro bat erre bakarrik;
zer pasako da gero ez baduzu
kontrolatzeko indarrik
hasten ez denak ez du izango (bis)
gero geratu beharrik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra