Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-11 Donibane Lohizune Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Xumai Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Hernandorena Saria (1. 2005)
Saioa
2005-12-11 Donibane Lohizune Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Beñat
Murua, Xumai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Xumai, euskaldunak langileak eta hitzekoak garela entzun eta pentsatu izan duzu beti. Zu, Beñat, ez zaude hain ziur.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-12-11 Donibane Lohizune Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Xumai Murua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso:
Xumai nik zu bezela
ez dut ba pentsatzen
ta egoeraz ari
naiz beti kezkatzen
hitz egin ta hitz egin
beti bezain ozen
politikari denei
hasi begiratzen
hitz-emandakorikan
ez dute betetzen.

X. Murua:
Nahiz politikan baden
hamaika jario
hoien langintza da ta
ze erremedio
baina zuk erranari
ez naiz oso fio
munduan barna orok
honelaxe dio
euskaldun batek hamar
duela balio.

B. Lizaso:
Barkatu Xumai dena
ez dugu horrela
zeure ingurutara
begira bestela
zuk diozu guztia
hau polita dela
baina euskaldunen kontu
horretan bezela
kanpo distiratsua
barrua ustela.

X. Murua:
Nahiz tartean-tartean
baditugun txarrak
gehienak abil gira
gehienak azkarrak
poetak badira ta
ez dira baldarrak
eta antxeman leizke
edonun indarrak
hori ekartzen digu
bizi iraun beharrak.

B. Lizaso:
Zure hitz polit hoiek
nik ez ditut biltzen
eta ez naiz hasiko
horretaz pentsatzen
kanpotikan begira
jarri zaitez zuzen
kanpokoak hau esanaz
ez dira isiltzen
bakarrik dakigula
armak erabiltzen.

X. Murua:
Batzuk hautatu dute
irtenbide hitsa
baina zer nahi duzu
hola da bizitza
euskalduna beti da
lanean anitza
eta horgatik hoiek
horrela dabiltza
ez jateko aitari
emandako hitza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra