Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Beti auzokidea
ia-ia anai
baina ez gera izan
hizketarako gai;
zahartzaroa ez dut
bakarrik pasa nahi
zu asko maite zaitut
ta behar ere bai.
J. Agirre:
Nahiko zahartuta gaude
zerbait eratzeko
baina bildurra degu
bakar geratzeko.
Oaindik garaian gaude
enamoratzeko;
nik laguna falta dut
hankak berotzeko.
S. Lizaso:
Zu beti bihotzean
zu beti buruan
biok ibili gera
koldarren moduan.
Bero eskean zatoz
garai beranduan
probatuko al gera
suaren onduan?
J. Agirre:
Beraz suan onduan
dezu aukeratua
nahiko beldurturikan
nago geratua;
surik gabe ote dago
ezin eratua?
Gizarajo hori zaude
bizarzuritua.
S. Lizaso:
Bizarrak zuri baina
gogoa lehengoa
ia egiten degun
pozaren txangoa;
eta betetze hori
elkarren gogoa
lehen pekatua gendun
orain milagroa.
J. Agirre:
Pekatu zan garaian
gendun tentsiua
baina orain dadukagu
burura iyua.*
Gogua ez dakit dezun
bai intentziua;
xelebria izango da
gure funtziua.
S. Lizaso:
Biok egin beharra
egoeran kargu
hortarako gogoa
biok baitaukagu;
nahiz ta hortan oraindik
aprendiz garan gu
jardun ta jardun igual
ikasiko degu.
J. Agirre:
Mejoratu ote leike
hemendik aurrera?
Orain hasi behar deu
lehen ez zan karrera;
nahiko motelak gaude
gerritikan behera
baina goia ondo da ta
konponduko gera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra